XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Julen naiz eta La Salle-San Jose ikastetxean DLHko 4. mailako ikasketak egiten ari naiz.

Oso pozik nago nire lehenengo saria irabazi dudalako, ez ahal da azkena izango!

Futbola, txirrindularitza eta igeriketa dira nire kirolik gustokoenak

Patata anderea

Bazen behin etxe batean bizi zen familia bat. Familia horrek patata asko jaten zuenez zaku-patata asko erosi behar izaten zituen.

Zaku baten barruan zegoen patata baten historia da hau:

Egunero bezala izugarrizko zarata zegoen zaku patata barruan.

Zozketa egiten ari ziren ea zein jarriko zen patata guztien gainean patata frijitua izateko.

Patata-lurralde horretan, edozein biztanlerentzat, patata frijitu izatea zen helburu.

Gure patata gaixoari ez zitzaion inoiz tokatzen eta horregatik azpi-azpian zegoen zimurtzen hasita.

Goian jartzea gerta zitekeen gauzarik onena zen berentzat, zeren eta etxeko anderea etortzen zenean goiko patatak hartzen zituen beti.

Gau batean zozketa egiten hasi ziren eta gure patata umore onez zegoenez, zera pentsatu zuen:

- Beharbada gaur niri tokatuko zait, parte hartuko dut!

Eta bere egun zoriontsuena heldu zen, azkenean lortu zuen bere asmorik handiena, saritua bera izatea.